Istorioak kontatzen ditugu. Proiektuak sortzen ditugu. Publikoarengana iristeko modu berriak bilatzen ditugu. BEGIRAn ikus-entzunezko gure eduki propioak zein enkarguzkoak garatu eta ekoizten ditugu, entretenimendu eta publizitatetik hasi eta dokumental eta fikzioraino. Proiektu bakoitzean edukiari berari eta honen tratamenduari berebiziko arreta eskeintzen diogu.

Guretzat formato dokumentala mundua ulertzeko era bat da.
Proiektu bakoitzak leiho ezberdin bat irekitzen digu eta hainbat errealitatera gerturatzen gara protagonisten begiraden bitartez.
Hunkigarria da dokumentalaren bidez ikasi daitekenaz jabetzea. Gure proiektu pertsonalak ekoizteaz gain zurea ere lantzeko irrikitan gaude.
Ikus-entzunezko entretenimenduaren arloan esperientzia zabala duen profesional-taldea gara. Gure ibilbidean zehar, hainbat formatutan lan egin dugu eta zuzendaritza, errealizazio, produkzio zein edizio lanetan aritu gara.
Ondo ezagutzen dugu ikus-entzunezkoen mundua, eta proiektuak hasieratik amaierara garatzeko eta ekoizteko gaitasuna dugu. Kalitatezko entretenimendu-proiektu transmediak sortzen ditugu, formatu eta euskarri desberdinak uztartuz.
Ikus-entzunezko pieza baten helburua informazioa ematea, saltzea, jakin-mina sortzea, hunkitzea… izan daiteke. Gure helburua publikoarekin konektatzea da eta horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza egokia erabiltzea, bai narratiba estetikoaren bidez, bai edukiaren beraren bidez. Gure lana bezeroarekin lankidetzan irtenbide eraginkorrak eskaintzea da.
Beti izan dugu istorioak kontatzeko modu berriak bilatzeko grina. Horregatik, fikzioaren mundura jauzi egitea erabaki dugu, gure lehen telesaila ekoiztuz. Pertsonaiak eta unibertsoak sortzeko bokazioz jaio da proiektu hau, istorioak lehen ideiatik pantailara eramateko eta bidean haiekin batera hazteko.
Lan taldea
keyboard_arrow_up