ENEAGRAMA
Autoezagutzaren ispiluaren aurrean
MOTA
Bideo-podcasta
URTEA
2025
ENEAGRAMA hainbat diziplinatako sortzaileen foroa da, baina ez dira ohiko elkarrizketak izango, gonbidatuak Katixa Agirrerekin eta Jokin Ameztoirekin-eneagrametan aditua den pertsonaiarekin-jolasteko prest agertuko dira. Andoni Mutiloa aktoreak sortutako pertsonaia da Jokin Ameztoy.
30 minutuko hamar kapituluz osatutako bi denboraldi ekoiztu ditugu, solasaldiak kulturaren eta gonbidatuen lanaren ingurukoak izango dira, hurbiltasun handiz eta tonu intimistan. Guztiak autoezagutzara bideratuta daude, eta Eneagramaren arketipoak dira bideo-podcast honen elementu nagusiak.


ENEAGRAMAtik Eider Rodriguez edo Irati Jiménez bezalako idazleak, Eneko Sagardoy edo Jon Plazaola bezalako aktoreak eta hainbat arte diziplinatako eta kultura maila goreneko pertsona ospetsuak pasa dira.
Eneagramaren sistemaren arabera bederatzi arketipotan oinarritua dago gure nortasuna, eta horietako bakoitzak pentsamenduaren, sentimenduaren eta portaeraren ezaugarri eta patroi espezifikoen mapa bat irudikatzen du.
KREDITUAK:
IDEIA ORIGINALA ETA ZUZENDARITZA: Katixa Agirre Miguelez
ESATARIAK: Katixa Agirre eta Andoni Mutiloa
ERREALIZAZIOA: Zirriborro
ZUZENEKO SOINUA ETA SOINU POSPRODUKZIOA: Alberto de la Hoz
PRODUKZIO EXEKUTIBOA: Ane Rotaetxe, Larraitz Zuazo
PRODUKZIO LAGUNTZAILEA: Araitz Garate
