TAMARA TA MARA
Begira Produkzioen formatu originala
URTEA
2025
Zer egingo zenuke zure bizitzako papera lortzeko? Tamara eta Mara aktoreak dira, 30 urte dituzte eta bakoitza bere krisialdi pertsonal zein familiarrean harrapatuta dago.
Bi urtez elkarren berririk izan gabe egon dira eta film berri baten castingak berriz ere elkartu ditu. Proba-aretoa borroka-eremu bihurtu da. Prozesuak bakoitzaren frustrazioak azaleratuko ditu, tentsio sexual ukaezina tarteko eta beraien bizitzak dinamitatu zituen aspaldiko traizioa ahaztu gabe.
Maitasun-gorroto harremana, interpretazioaren munduan bizirauteko lasterketa basati eta prekarioan.


TAMARA (Ainhoa Etxebarria)
Guztiz erreta dagoen haurren izarra da. Ezaguna da umeentzako telesail arrakastatsu batean “LILI” izateagatik. Txonia, inpultsiboa, ausarta eta dena emateko prest dagoena.
Bere arma guztiak erabiltzeko kapaza izango da MAKUSI plataforma atzean utzi, zinema mundura salto egin eta bere aitaren pisutik eta elkarbizitza ezin toxikotik ihes egiteko. Bere helburuak lortzeko bide horretan etika kontuei ez die gehiegi erreparatuko.
MARA (Ainhoa Artetxe)
Metodo aktorea. Harroa, ahaldundua, pribilegiatua eta bollera.
Itzal handiko antzerki familia euskal-katalan baten alaba da eta arinkeria eta sare sozialak gorroto ditu. Bere aita ahaldunguztiaren itzalaren eraginez eta Nerea bikotekidearen kontrolaren ondorioz antsietateak jota bizi da. Yoga eta meditazioa dira bere babeslekuak… nahiz eta batzuetan laguntza kimiko pixka bat behar duen presioa jasateko.
INDUSTRY CORNER
-
1. denboraldia: Eskuragarri.
-
2. denboraldia: Garatzen.
-
Formatua: Fikzioa / 4 atal x 22 minutu.
-
Generoa: Komedia / Dramedia.
-
Jatorrizko hizkuntza: Euskara.
-
Target: 20-35 urte (Z eta Millennial belaunaldiak).
-
Sortzaileak eta zuzendariak: Larraitz Zuazo, Ane Rotaetxe eta Ainhoa Artetxe.
