DASTATTOO
Begira Produkzioek sortutako formato originala
MOTA
Entretenimendua
URTEA
2024 / 2026
Dastattooo bi denboraldiko gastronomia-saila da, Euskal Herria beste ikuspegi batetik zeharkatzen duena, bertako sukaldeetara eta, batez ere, haien atzean dauden pertsonengana hurbilduz.
Lehen denboraldiko protagonista Maialen Caballero, Mai, tatuatzaile profesionala, da. Euskal Herriko maila goreneko 8 jatetxe bisitatuko ditu, besteak beste, Garena, Zárate, Mendigoikoabekoa eta R. Proposamena bi munduren arteko trukean oinarritzen da: sukaldariek beraien plater onenak prestatuko dizkiote Mairi, eta hark, trukean, topaketan inspiratutako tatuaje baten diseinua proposatuko die.
Horrela, sukaldeak barrutik ezagutzeaz gain, sukaldarien istorioetara eta alderdi pertsonalenera ere hurbiltzen gara. Eta galdera bat airean: ausartuko al dira Maik proposatzen dien tatuajea beraien azaletan betikotzera?


Bigarren denboraldian, Mikel Aginagaldek, Aginowsky izenez ezagunagoa, hartuko du lekukoa eta bere begirada eskainiko dio formatuari. Itziarko Salegi bezalako establezimenduetara eta Euskal Herriko gastronomia-kulturarekin lotutako beste gune batzuetara ere hurbiluko da Aginowsky, hala nola Aiako K5 upategira.
Horrela, telesailaren unibertsoa zabaldu eta erritmo eta nortasun berria emango dio.
Bi denboraldi, bi aurkezle eta bi begirada desberdin, Euskal Herriko gastronomia bertako protagonisten bidez ezagutzeko.
Dastattooo Begira Produkzioak-ek ekoitzitako proiektua da, Basque Culinary Center eta Mantalarekin elkarlanean sortua, eta bi denboraldiak PRIMERAN plataforman ikusgai daude.
KREDITUAK:
ZUZENDARITZA: Ane Rotaetxe Torrontegi
EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Larraitz Zuazo Aurrekoetxea
GIDOIA: Kerman Diaz Franco, Ainhoa Olaso
ERREALIZAZIOA: Markel Suárez Cearreta
KAMERA-OPERADOREA: Jokin Agirregoikoa Etxebarria
ZUZENEKO SOINUA: Kemen Longo Imaz
MUNTAIA: Nagore Ruedas Cubas
ERREDAKZIOA: Nagore Muriel Letamendia, Naia Fernández Rego
