Steilas
Hauteskunde sindikaletarako kanpaina
MOTA
Storytelling
URTEA
2022
STEILAS sindikatuak 2023ko hauteskunde sindikaletarako kanpainan zabalduko zen ikus-entzunezko proiektua enkargatu zigunean, “inpaktua” izan zen burura etorri zitzaigun lehenengo hitza. Sare sozialetatik zabaltzeko diseinatutako kanpaina baten oinarrian ikuslearengan berehala inpaktua eragingo zuen pieza potentea sortzea izan zen beraz gure helburua.


Plato batean prestatutako ikus-entzunezko koreografia diseinatu genuen STEILAS sindikatuak eragina duen ikasketa prosezuko etapa guztiak irudikatzeko. Roninarekin grabaturiko irudiak dronarekin grabatutakoekin nahastu genituen eta emaitza esparru batetik besterako bidaia azkarra da.
Musikak, audio efektuek eta kamara mugimenduek areagotu egiten dute piezaren bizitasuna.
KREDITUAK
ERREALIZAZIO ETA MUNTAIA: Larraitz Zuazo
EKOIZPENA: Elena Galdiz, Ane Rotaetxe
IRUDIA: Berde Produkzioak
DRON: Ander Barrenetxea
MAKE UP: Mossu studio
AUDIO POSTPRODUKZIOA: Alberto de la Hoz
ARTE: Lara artwork
