CARA DE BICICLETA
Emakumea, bizikleta eta askatasuna
MOTA
Dokumentala / Laburmetraia
URTEA
2025
CARA DE BICICLETA ikus-entzunezko saiakera bat da, emakumearen eta bizikletaren arteko harremanari buruzko gogoeta egiten duena begirada garaikide batetik. Film zatiek, artxiboko irudiek, testuek, fikziozko eszenek eta bizikletazko soinuek osatzen dute ikus-entzunezko collage hau, emakumearen askatasunari, borrokarako gaitasunari eta erresistentziari egindako kantua izan nahi duena. Abiapuntua gertaera historiko bat da, XIX. mendearen amaierakoa, emakumeak bizikletan ibiltzen hasi zirenekoa. Orduan diagnostikatu zen asmatutako gaixotasun bat, emakumeari bizikletan ibiltzeko asmoa kentzeko.


Cara de Bicicleta film laburrak ibilbide oparoa izan du estatuko zein nazioarteko zinema-jaialdietan. Besteak beste, ZINEBI, Alcances, Avilés Acción, FCM-PNR, Humans Fest, Premios Pávez, In the Palace International Short Film Festival, Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdian (Mexiko) eta Cinema a Pedal jaialdian parte hartu du. Ibilbide horretan, gainera, ZINEBIn Publikoaren Saria eta Cinema a Pedal jaialdiko Sari Nagusia eskuratu ditu, filmak publikoaren zein jaialdietako epaimahaien aldetik izandako harrera ona berretsiz.
KREDITUAK:
ANTZEZLEAK: Lidia Zoilo, Ainhoa Artetxe, Bousso Dieng, Susana Teruelo, María Urcelay
ZUZENDARITZA: Amaia Nerekan Umaran, Itziar Zorita Agirre
GIDOIA: Amaia Nerekan Umaran
PRODUKZIO EXEKUTIBOA: Larraitz Zuazo Aurrekoetxea, Ane Rotaetxe Torrontegi
ARGAZKI ZUZENDARITZA: Andrea Martínez
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Nai Garay
SOINUA: Ane Zugaza
MUNTAIA: Maitane Carballo
ANIMAZIOA: Bea Sánchez
MUSIKA: Marta Peláez
