Munduko Plazan

Pandemia bete-betean ekoiztutako saioa

MOTA
Telebista

URTEA
2021

Munduko Plazan sei kapituloko bidaia sorta da baina ez da soilik bidaia saio bat, izan ere, munduko txoko ezberdinetan bizi diren euskaldunen erakusleihoa ere bada.

Alde batetik beraien begietatik bizi duten hiri hori hobeto ezagutzeko ariketa bat eta bestetik, Leire Palacios Egiguren kazetariak egindako elkarrizketen bitartez, diasporan bizi diren euskal herritaren lagin bat hobeto ezagutzeko aukera eskeintzen du.

Varsoviara eta Krakoviara, Mexiko Hirira, Atenasera, Istanbulera, Lisboara eta Zurichera joan eta bertako soinu, usain eta koloreak bildu genituen, ordubeteko iraupeneko programa bakoitzean.

Berebiziko zailtasuna izan zuen produkzio honek, pandemia bete-betean zenean mundu zabalera bidaiatu ginelako.

KREDITUAK
Zuzendaritza: Ane Rotaetxe Torrontegi
Errealizazioa: Markel Suárez Cearreta
Produkzioa: DOXA producciones-Begira Produkzioak
Edizioa: Iker Maguregi Luzan

keyboard_arrow_up