GLAZIARRAK AGURTZEN

Azken glaziarrak betikotzen dituen transmedia proiektua

MOTA
Telebista

URTEA
2025

2025a Glaziarren Kontserbazioaren Nazioarteko urtea izango dela baliatuz, Euskal Telebistarekin elkarlanean sortutako transmedia proiektua da Glaziarrak agurtzen. Hogei minutuko lau atalez osaturiko saio sorta honek, ikuslea glaziarren desagertzeaz ohartaraztea du helburu. Izan ere, glaziarrek garrantzia handia dute paisaian, eta larrialdi klimatikoaren eraginez, desagertzeko arriskuan daude betiko. Pirinioetako elementu ikoniko batzuen azken urteak nolakoak izan diren eta etorkizunean glaziarrei zer gertatuko zaien ere erakutsiko du saioak.

Eñaut Izagirre Estibalitz glaziologoaren eskutik, bizirik geratzen diren azken glaziar ikusgarrienak bisitatuko ditugu: Infiernos, Perdido, Aneto eta Vignemalekoak. Piriniotako glaziarrik eta bazterrik ederrenetara bidaiatuko du ikusleak, baina orain arte ikusi gabeko ikuspuntutik. Izan ere, punta-puntako teknologia birtuala eta errealitate areagotuaren bitartez, xehetasun ikaragarriaz aztertuko da Pirinioetako txoko bakoitza. Xabier Eizagirrek sortutako hologramez baliatuta, hiru dimentsiotan erakutsiko da Piriniotako azken glaziarren inguruan jakin beharrek guztia, errealitate birtualeko teknikekin sortutako oinarrizko azalpenen kanpalekuan, hain zuzen ere.

Kapitulu bakoitzean aparteko laguntzaileak izango ditu aurkezleak. Txitxibilaldi mendizale taldeko laguneekin joango da Infernoko glaziarrera, Monte Perdidora Asier Hilario geologoak lagunduko du, Vignemaleko glaziarrera bidaia Oihana Azkorbebeitiaren ondoan egingo du, eta Anetora, Arnaitz Fernandez ETBko Eguraldia-ren aurkezle denarekin joango da.

Planteamendua guztiz transbersala da. Edukiak Primeran plataforman ikusgai egoteaz gain, kapituluetako batean parte hartuko duen Arnaitz Fernandez eta Eñaut Izagirrek elkarlanean propio sortutako piezak proiektatuko dira ETB 1 eta ETB 2n eguraldiaren tarteetan. Hortaz gain, Orain albistegi digitalean ere sare sozialetarako pildorak sortu ditugu, azken tendentzia estetikoak eta narratiba azkar eta erakargarria erabiliz.

KREDITUAK

AURKEZLEAETA GLAZIOLOGOA: Eñaut Izagirre
ZUZENDARITZA: Iker Larrañaga
EKOIZLE ERAGILEAK: Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxe
EFEKTU BISUALEN DISEINU ETA PRODUKZIOA: Xabier Eizagirre
IRUDIA: Jon Goikoetxea (Bideolan)
GIDOIA: Kerman Diaz Franco eta Aitzol Barandiaran
ZUZENEKO SOINUA: Maitane Carballo, Raul Mihai eta Kemen Longo
MUNTAIA: Nagore Ruedas
ERREDAKZIOA: Naia Fernandez
AUDIO POSPRODUKZIOA: Unai Mimenza
GRAFISMOA: Tomo Studio
PRODUKZIO LAGUNTZAILEA: Araitz Garate

keyboard_arrow_up