Ekilibrismoaren artea

Pandemia bete-betean ekoiztutako lan intimista

MOTA
Dokumentalak

URTEA
2020

Pandemia bete-betean ekoiztutako dokumentala da EKILIBRISMOAREN ARTEA.

Salbuespen egoeran murgilduta ginela, artearen eta kulturaren munduko lau pertsonengana hurbildu eta beraien hausnarketa sakona jasotzen du dokumental honek.

Kezka, beldurra eta ezinegona islatzen du piezak, Bilbo huts eta apokaliptiko baten grabatutako irudiz lagunduta.

Iñaki Garitaonaindia (Gari) musikariak, Katixa Agirre idazleak, Erlea Maneros artista plastikoak eta Ainhoa Artetxe aktoreak, bakoitzak beraein sormen prosezuetan izandako arazoetatik abiatuta eta beraien lana jendaurrean erakusteko izan zuten oztopoetara egindako begirada honetan, barruko esparru pertsonal eta artistikotan barneratzen uzten digute oso kolektiboki bizitako sentimendu intimoak partekatuz.

KREDITUAK
ZUZENDARITZA: Ane Rotaetxe eta Larraitz Zuazo
IRUDIA: Arnau Mata
PRODUKZIOA: Begira Produkzioak
SOINU BANDA: Arantzazu Calleja
TESTUAK: Jon Gerediaga

keyboard_arrow_up