DASTATTOO
Begira Produkzioek sortutako formato originala
MOTA
Telebista
URTEA
2024
Maialen Caballero, Mai, tatuatzaile profesionala da eta 8 saiotan zehar goi mailako 8 jatetxe ezberdin bisitatuko ditu.
Bisitaren xedea, truke bat egitea da. Sukaldariek beraien jaki goxoenak prestatuko dizkiote eta Maik, beraiei, tatuaia bat egiteko diseinua proposatuko die.
Saioaren bukaeran jakingo dugu sukaldariek tatuaia egitera animatzen diren ala ez. Lortuko al du Maik bere helburua?


Dastatto proiektua 20 minutu inguruko 8 piezek osatzen dute, Euskal Herriko izen handiko jatetxeetan grabatuak; Dimako Garena, Bilboko Zarate, Atxondoko Mendigoikoabekoa, Donostiko R….besteak beste.
Mai jatetxe guzti hauetara gerturatu, sukaldeak barrutik ezagutu eta bertoko sukaldarien emozioetara ere gerturatuko da.
Dastattooo Basque Culinary Center eta Mantalaren eskutik sortutako proiektua da eta PRIMERAN plataforman ikusgai dago.
KREDITUAK
Zuzendaritza: Ane Rotaetxe Torrontegi
Produkzio Exekutiboa: Larraitz Zuazo Aurrekoetxea
Gidoia: Kerman Diaz Franco
Errealizazioa: Markel Suárez Cearreta
Kamara operadorea: Jokin Agirregoikoa Etxebarria
Zuzeneko soinua: Kemen Longo Imaz
Edizioa: Nagore Ruedas Cubas
Erredakzioa: Nagore Muriel Letamendia eta Naia Fernández Rego
