Diseinuaren artisauak

Diseinuaren atzean dauden protagonisten testigantzak

MOTA
Dokumentala

URTEA
2021

Diseinuaren artisauak – Artesanos del Diseño dokumentala 2021eko Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren programazioaren barruan estreinatutako pieza da.

Akaba, Arkaia, Ondarreta, Sellex, Enea, B.Lux, Treku eta Imat diseinu enpresen atzean dauden gizon eta emakumeen bizipenak jasotzen ditu dokumental honek, ikuspegi humanistikoari eta istorikoari arreta jarriz.

Diseinuzko altzairuei dedikatutako punta-puntako zortzi enpresa hauen istoria biltzen da, testigantza pertsonalak eta kolektiboak batuz.

Diseinuaren Artisauak
Diseinuaren Artisauak
Diseinuaren Artisauak

15 elkarrizketa laburbiltzen ditu dokumentalak, enpresen sortzaileei eta beraien lekukoa hartu duten oinordekoei egindakoak eta itzal handiko proiektu hauen atzean zeintzuk dauden eta beraien amets, kezka, beldur eta ilusioak zeintzuk diren islatzen du ikus-entzunezko lan honek. Hortaz gain, Orozkoko pagadietan grabatutako irudiez eta enpresek beraiek eskainitako artxibo oparoaz gozatzeko aukera ere eskaintzen du.

Diseinuaren klusterraren enkarguz, HABICen enkarguz, ekoiztutako dokumentala da. Bilboko Arte Ederretako museoan edota Gasteizko Villa Suso Jauregian proiektatu da, besteak beste.

KREDITUAK
ZUZENDARITZA: Ane Rotaetxe Torrontegi
ERREALIZAZIOA: Zigor Etxebarria Enbeita eta Markel Suarez Cearreta
EDIZIOA: Iker Maguregi Luzan
EKOIZPENA: Begira Produkzioak
PRODUKZIO EXEKUTIBOA: Larraitz Zuazo Aurrekoetxea
DRON: Dronetikan

keyboard_arrow_up