Zinebi

Jaialdiaren ikus-entzunezko jarraipena

MOTA
Corporativo

URTEA
2023

2021, 2022 eta 2023 an Zinebi, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren kobertura egin du Begirak. Erronka garrantzitsua da guretzat proiektu hau. Lan-taldea eratu behar da jaialdiaren eguneroko jarraipena egiteko eta ikus-entzunezko materiala eguneratua izateko. Hala, irudiaz arduratzen den profesional teknikoez gain, edizioan eta edukien arduran ere lan handia izaten du horrelako proiektu batek.

Bideo laburpenak, zuzendari ezberdinei eginiko elkarrizketak, epaimahaiaren iritziak… hainbat dira eguneroko betebeharrak. Gainera, horrelako proiektu batean ezinbestekoa da planteatuta dagoen ordutegian suertatu daitekeen edozein aldaketari aurre egiteko gaitasuna edukitzea eta hiru edizio hauetan Begirak daukan erreakziorako kapazitatea erakutsi dugu.

Jaialdiaren grabaketarako Zerikusirekin kolaboratu dugu bi urteetan, eta edizio eta edukien arduran Ane Rotaetxe, Nagore Ruedas, Larraitz Zuazo eta Nagore Muriel aritu dira buru-belarri.

KREDITUAK
KOORDINAZIOA ETA MUNTAIA: Begira Produkzioak
GRABAZIOAK: Zerikusi

keyboard_arrow_up