Ta bihar zer?

Elkarrizketak, entretenimendua eta gazteak

MOTA
Telebista

URTEA
2023

TA BIHAR ZER? Leire Palacios Egiguren kazetariak aurkeztutako sei atalez osatutako elkarrizketa saio sorta da. Saio bakoitzak ordubeteko iraupena du.

2023ko neguan ikusgai izan zen ETB1eko prime-time ordutegian eta astero-astero gai unibertsal bati helduta, hiru elkarrizketatik abiatuta, hausnarketa eta eztabaidarako tartea ireki zuen. Oraina eta iragana oinarri hartuta, etorkizuna irudikatzeko eta amesteko ere balio izan zuen programak.

Sexuaz, familiaz, estetikaz, influencerrez, euskaraz eta zahartzaroaz aritu ziren kapitulo monografikoetan eta bertan Leire Martinez La Oreja de Van Gogheko abeslaria, Arantxa Urretabizkaia idazlea, Odei Barroso bertsolaria ala Julian Iantzi telebista aurkezlea parte hartu zuten, besteak beste.

Gazteek berebiziko tokia izan zuten saio honetan, programaren bigarren partean haiek bait ziren protagonistak. 25 gazte baino gehiagok parte hartu zuten saio ezberdinetan, etorkizuna marrazteko ariketan.

KREDITUAK
ZUZENDARITZA: Ane Rotaetxe Torrontegi
GIDOIA: Kerman Díaz Franco
PRODUKZIOA: Begira Produzkioak
PRODUKZIO EXEKUTIBOA: Larraitz Zuazo Aurrekoetxea
IRUDIA: Zirriborro

keyboard_arrow_up