Martxoak 7, ta bihar zer?

Emakumeen topaketa Martxoaren 8ko atarian

MOTA
Telebista

URTEA
2023

Martxoaren 8aren atarian eta Emakumearen Nazioarteko Egunaren kontestuan ekoiztutako programa berezia izan zen Martxoak 7, ta bihar zer?.

Bilboko JAZZON aretoa plato bihurtu eta bertan feminismoaz, zapalkuntza era ezberdinez ala amatasunaz hausnartzeko lehio zabaldu zen.

Programa berezi honek eztabaida, umorea, zuzeneko musika eta antzerkia uztartu zituen, egun berezi honetarako propio sortutako giro intimo batean artista ezberdinek parte hartu zutelarik; besteak beste Miren Gaztañaga eta Erika Olaizola aktoreak, Ainhoa Etxebarria monologista ala Miren Narbaiza bakarlaria izan ziren.

Solasaldian Itzea Urkizu kazetaria, Ziortza Karrantza psikologoa, Olarizu Frias gazte langilea eta Andikona Ariztondo Gorabide Elkarteko langilea batu ziren eta hortaz gain Leo Bueriberi kolaboratzailearen bideoetan Gasteizko kaleetan jasotako iritziak ere ikusgai izan ziren.

Begira Produkzioak-ek sortutako formato originala.

KREDITUAK
ZUZENDARITZA: Ane Rotaetxe Torrontegi
GIDOIA: Katixa Agirre Miguelez
ERREALIZAZIOA: Berde Produkzioak
SOINUA: Alberto de la Hoz
ERREDAKZIOA: Nagore Muriel Letamendia
EDIZIOA: Nagore Ruedas Cubas
PRODUZKIO EXEKUTIBOA: Larraitz Zuazo Aurrekoetxea
PRODUKZIOA: Begira Produkzioak

keyboard_arrow_up