Gaztea Maketa Lehiaketa: 30 urte

Musikaren bitartez emozioetan murgilduko zaituen dokumentala

MOTA
Dokumentalak

URTEA
2021

Gaztea Irratiko Maketa Lehiaketaren 30. urteurrena ospatzeko sortutako dokumental interaktiboa da. 2021eko edizioko lau talde finalisten bizipenak jasotzen dira bertan, eta dokumentalak protagonisten finalaren aurreko azken 24 ordutako jarraipena egiten du.

Mirua, Silitia, Sara Azurza eta Udda musika taldeak dira pieza honetako protagonistak eta bi denbora tarte ezberdinetan grabatua dago; alde batetik aldez aurretik grabatutako elkarrizketa pausatuak daude eta bestetik egun handiko urduritasun, ilusio eta emozioen jarraipena ere egiten da.

Ikuslearen esku gelditzen da dokumental interaktiboak eskaintzen dituen adarretatik salto egin eta eskeintzen dituen pieza gehigarrietan murgiltzea.

Horrela, dokumental linealak 28 minututako iraupena du baina norberak hautatzen duen ibilbidearen arabera, bidaia 60 minutura heldu daiteke.

Dokumentala osorik Gaztearen webgunean zein youtubeko kanalean ikusgai dago.

KREDITUAK
ZUZENDARITZA: Ane Rotaetxe Torrontegi
IRUDIA: Berde Produkzioak eta Zerikusi
SONIDO: Alberto de la Hoz
EDIZIOA: Larraitz Zuazo Aurrekoetxea
PRODUKZIOA: Begira Produkzioak

keyboard_arrow_up