Casa Vita
EAko Astei Landetxearen arkitektura eta formak
MOTA
Storytelling
URTEA
2016
Erlantz Biderbost argazkilariarekin elkarlanean egindako proiektua izan zen hau. Arkitekturak berebiziko garrantzia izan zuen proiektu honetan, eta beraz, ezinbestekoa zen proportzio eta marra zuzenak bere horretan mantentzea.


RAW formatuan grabatzea erabaki genuen, formatu honek askoz aukera gehiago ematen baititu postprodukzioan irudia lantzeko. Proiektuaren erronka nagusiena irudi garbia eta distortsiorik gabekoa lortzea zen. RAW formatuak kamararen objetiboek distortsionatutako proportzioak zuzentzeko aukera eman zigun. Baita kolorearen lanketa zuzenago bat egiteko ere, kanpokaldeko eta barrukaldeko argien desberdintasunak konpentsatuz.
KREDITUAK
ERREALIZAZIOA: Erlantz Biderbost
IRUDIA: Juantxu Beloki
MUNTAIA: Larraitz Zuazo
